viernes, 4 de diciembre de 2009

TAMAN NEGARA

Berriz be autobusa hartu eta Taman Negara, Malasya erdialdian dauen parke nazionalerako bidia hartu gauen, sei ordu errepidian pasau ostien bertara heltzeko. Parke barruan dauen herritxo batera iritsi ginen, honek be Taman Negara zaukon izena eta derrepente oihan haundi eta itxi baten erdixan aurkitu ginen. Hurrengo egunerako bi egunetako trekin bat hitzartu gauen oihanien zier, lo xaguxarrez betetako koba baten itxeko asmuakin. Eta eskerrak kobazulo baten zala, kriston euri zaparraden artian ibili ginen eta.
Gainera euri garaixan sanjijuela pilo bat urteten die eta bastante nazkatuta ibili ginen hasieran, hori bai, ia hogeitamar gainetik kendu ditxuzunien ez jatzu asko ardura eta bigarren egunerako ez ginen honeina akordau be itxen. Kaltzetina frakan gainetik jarri eta han ibili ginen errekak enborren gainetik pasetan.

Tigriak ikusteko intentzinuaz jun gitzen arren oso zaila da edozein animalikin topetia, eurak guk baino gaitasun geixau baitdauke gure presentzia somatzeko baina animali haundirik ikusi ez arren ikusi zitzugun arrasto batzuk. Adibidez elefantiek botatako zuhaitzak, tigre edo pantera baten oinatzak (lo in gauen kobazulotik 50m-tara)... eta useina. Bagoiatzen oihanetik ibiltzen ia ilunduta zauen eta ekaitza zabilen eta bapatien usein fuerte bat hartu gauen, bakilletan kamioiak eukitxen dauena modukua. Gure gia gelditxu in zan, arduratuta egongo bazan moduan, aurreruntza ibiltzen segiru gauen eta derrepente bidian eskumatara begira hasi zan iluntasunian. Orduan, zoro bat moduen linternia eskaketan asi jakun, baina jo ta isteriko eta linterniaz basorutza argi itxen. Momentu hortan ez zuzkun ezebe esan eta erdi korrika kobazuloraino heldu ginen. Gero esan zauenagatik itzal beltz batzuk ikusi zitxun gure ingurutik pasetan eta ba omen daz bi pantera mota, bat gorrixa ( lurrian bizi dana) eta beste bat beltza ( zuhaitzetan bizi eta ehizatzeko lurrera jeisten dana, hau oso agresibua) eta azken hau zala pentzau jakon. Hurrengo egunian itzartu, kobatik urten eta han nun ikusi gauen oinatz markak. Trekina ez zan oso gogorra ez zaukon aldazgora haundirik eta baina 16 km ibili ostien eta lo lurrien einda gustora ebatu gauen dutxia eta ohia hurrengo egunien.

MALASYA

Tailandiatik Malasyarako bidia hartu gauen eta autobusian zortzi bat ordu in ostian Penang izena daukon penintsula batera heldu ginen, Georgetown hirira. Hiri hau nahiko industriala da eta Bangoketik urten gitzenetik ikusten ez zitxugun edifizio haundixekin topau gitzen. Bi egun besterik ez genitxun bertan in ez zaukon gauza asko ikusteko eta.
Hemendik Cameron Highlands-era jun ginen autobuses, bidai osoan hotz pasau douen leku bakarra, nahiko altu zauen lurraldia da eta. Honek bazaukon Euskal Herrixan itxura apur bat, mendiz inguratuta eta zelai berdiekin, gainera marrubi plantazino mordua zazen eta te plantazinuak bebai. Bazauen lora bat, Rafflesia, munduko lora haundixena dalako ezaguna baina gu ez ginen jun hau ikusten ia junglarutza juteko gogua zaukouen eta.