lunes, 5 de octubre de 2009

Malabarak hondartzan.

KOH PHANGAN

Koh Taotik Koh Samuirako bidia hartu gauen, hau bebai irla bat da, zati bat haundixaua, baina egixa esateko azken honek ez zuzkun asko bete. Behin Koh Tao ezaututa beste honek ez dauko enkanto haundirik.
Badau beste irla bat bi honein artian, Koh Phangan. Hau oso ezaguna da irlako hondartza baten ospatzen dan ilargi betian jaixagatik. Txetxek esaten dauen moduan ''Ibiza en barato'', baina hori, txunbatua a muerte, txiringito mordua plaian eta areiakin kastilluak itxeko erabiltzen gauen kubuetan kubatak pajitiakin.







Goixen ezker aldeko argazkixa Coralen hondartzia da, aurretik azaldu douen hondartza lasai horreitxako bat. Goixen eskuman dauen argazkixa, Shark Island da, buzeo kursilloko azken egunian buzeau gauen lekua. Ez gauen tiburoirik ikusi baina manta pare bat, barrakuda banko bat eta koloretako arrain mordo batek merezi izen zauien.
Azkenengo argazkikua KIMI el de Companeros da bere motorrakin klasera fateko gertu.

KOH TAO


Tailandiako hegoekialdean kokatuta dauen irla txikina da Koh Tao, lasaixa eta enkanto haundikua. Jendia oso jatorra eta esker honekua da, tailandia danian eta bereziki irlatxo hontan.
Oso ezaguna da submarinismo munduan eta titulazinuak atarateko txiringo mordua daz. Guk be probau dou eta submarinismoko opena atara dou, 18m-tara jeisteko aukera emuten dotzuna. Esperientzi ona izan da, lehenengo kontaktua oso ona izen ez arren. Kristok ekipuakin uretan sartzen zara, pisuakin, inkomodo...eta lehenego aldiz behera jeitsi eta lehen arnasa artzerakuan itxo inbizarela emuten dau eta urtetia biozu baina segiruan ohitzen zara. Gainera kursilua euskeraz in dou, oin dala zazpi urtetatik hemen bizi dan Laudioko Zigorrekin. Ese Zigor!!!!!!
Hondartza txiki pilo bat dauz irlan eta erreza da lasaitasuna topetia masifikauta egoten dan hondartzatik kanpo. Merezi dau motorrian ezautzia, hori bai! Kaminuak ez die bape honak! Basobidiak! Galdetu Txetxei bestela, han ibili zala bere squterrakin a tope! Je, je!!