viernes, 4 de diciembre de 2009

TAMAN NEGARA

Berriz be autobusa hartu eta Taman Negara, Malasya erdialdian dauen parke nazionalerako bidia hartu gauen, sei ordu errepidian pasau ostien bertara heltzeko. Parke barruan dauen herritxo batera iritsi ginen, honek be Taman Negara zaukon izena eta derrepente oihan haundi eta itxi baten erdixan aurkitu ginen. Hurrengo egunerako bi egunetako trekin bat hitzartu gauen oihanien zier, lo xaguxarrez betetako koba baten itxeko asmuakin. Eta eskerrak kobazulo baten zala, kriston euri zaparraden artian ibili ginen eta.
Gainera euri garaixan sanjijuela pilo bat urteten die eta bastante nazkatuta ibili ginen hasieran, hori bai, ia hogeitamar gainetik kendu ditxuzunien ez jatzu asko ardura eta bigarren egunerako ez ginen honeina akordau be itxen. Kaltzetina frakan gainetik jarri eta han ibili ginen errekak enborren gainetik pasetan.

Tigriak ikusteko intentzinuaz jun gitzen arren oso zaila da edozein animalikin topetia, eurak guk baino gaitasun geixau baitdauke gure presentzia somatzeko baina animali haundirik ikusi ez arren ikusi zitzugun arrasto batzuk. Adibidez elefantiek botatako zuhaitzak, tigre edo pantera baten oinatzak (lo in gauen kobazulotik 50m-tara)... eta useina. Bagoiatzen oihanetik ibiltzen ia ilunduta zauen eta ekaitza zabilen eta bapatien usein fuerte bat hartu gauen, bakilletan kamioiak eukitxen dauena modukua. Gure gia gelditxu in zan, arduratuta egongo bazan moduan, aurreruntza ibiltzen segiru gauen eta derrepente bidian eskumatara begira hasi zan iluntasunian. Orduan, zoro bat moduen linternia eskaketan asi jakun, baina jo ta isteriko eta linterniaz basorutza argi itxen. Momentu hortan ez zuzkun ezebe esan eta erdi korrika kobazuloraino heldu ginen. Gero esan zauenagatik itzal beltz batzuk ikusi zitxun gure ingurutik pasetan eta ba omen daz bi pantera mota, bat gorrixa ( lurrian bizi dana) eta beste bat beltza ( zuhaitzetan bizi eta ehizatzeko lurrera jeisten dana, hau oso agresibua) eta azken hau zala pentzau jakon. Hurrengo egunian itzartu, kobatik urten eta han nun ikusi gauen oinatz markak. Trekina ez zan oso gogorra ez zaukon aldazgora haundirik eta baina 16 km ibili ostien eta lo lurrien einda gustora ebatu gauen dutxia eta ohia hurrengo egunien.

MALASYA

Tailandiatik Malasyarako bidia hartu gauen eta autobusian zortzi bat ordu in ostian Penang izena daukon penintsula batera heldu ginen, Georgetown hirira. Hiri hau nahiko industriala da eta Bangoketik urten gitzenetik ikusten ez zitxugun edifizio haundixekin topau gitzen. Bi egun besterik ez genitxun bertan in ez zaukon gauza asko ikusteko eta.
Hemendik Cameron Highlands-era jun ginen autobuses, bidai osoan hotz pasau douen leku bakarra, nahiko altu zauen lurraldia da eta. Honek bazaukon Euskal Herrixan itxura apur bat, mendiz inguratuta eta zelai berdiekin, gainera marrubi plantazino mordua zazen eta te plantazinuak bebai. Bazauen lora bat, Rafflesia, munduko lora haundixena dalako ezaguna baina gu ez ginen jun hau ikusten ia junglarutza juteko gogua zaukouen eta.

miércoles, 25 de noviembre de 2009

KO PHI PHI

Hiru egun bakarrik pasau zitxugun Ko Phi Phi-n eta Railay paradisua bazan hau be ez zabilen hurrin, baina turista asko eta moskito ondion geixau. Hala eta guztiz be kriston hondartzak dauko eta txiki txikina izen arren gabetan badauko bizitzatxua, trago batzuk botateko nahikua. Ondion ikusten die 2006ko tsunamixan eraginak, bertan estropizio haundixak ein zitxun eta. Olatuak argazkixan ikusten dien plaiak alde batetik bestera pasau zitxun eta literalki ixa irla osua urpeian gelditxu zan. Dagoeneko bere enkantua berreskuratzen dabil.

Esan bezala gabetan girotxua egoten da, batezbe plaian , eta hantxe ibili ginen suzko aruen artetik salto ein eta sutan zauzen sokekin sokasaltuan.

martes, 24 de noviembre de 2009

KRABI (RAILAY)

Krabi, Tailandia hegoaldian dauen herri bat da eta bertan badau txoko bat nahiko apartauta dauena, soilik barkuan jun leikena, mendiz inguratuta dau eta honek Railay dauko izena. Edozein eskaladorentzat paradisua, gogoratzen dozue Son Gokun marrazki bizidunetan agertzen zien harrizko montikulo horreik, goixan arbolak eta bedarra zaukienak?? ba horreik Railay-etik
atarata daz.

Ikusten dozue goixen eskumatara dauen harri hori, mareia bajautakuan bertara oinez juteko aukeria zauen eta bertan 6a+ bat eskalau gauen, oso guapo, desplome batetik hasi eta dana txorrerakin beteta zauen bia bat. Eskaladarako paradisua izen arren bazaukon beste hainbat enkanto, adibidez iluntziak inoiz ikusi douen arrigarrixenak zien eta baita plaiak bebai, ez zaukien desperdizioik.

Esan bezala paradisuan antza dauko Railay-ek baina Ibaitoi eta Kanu-ri behintzat geixen gustau jakuna bertako paretak izen die, hilabete oso baten be ez zitxugun sektore danak pasauko, igual 20 bat sektore bazazen. Hori bai txetxe bertako plaia eta inguruko irlatara eindako tourrakin geratuko zan, honein artian la playa (Leonardo Di Caprio-k eindako) pelikulan agertzen dan plaiiakin, je,je! Eta bera han bazauen txarto bez!!...esaten dau!!je,je!!

Hona hemen Ibaito eta Kanu paretan gora Krabi-ko hormak disfrutetan, tximino ugari zabitzen gure inguruan, soka barik, baina eurak be eskaletan, eta nik uste dot baitxa guri barrezka bebai.


BERRRIRO BUELTAN!

Aupa peña!!
Sentitzeou azken hilebete honetan gure berririk ez eukitxia baina arazo txiki bat euki gauen argazki kamariakin eta hori dala eta bloga pixkat alde batera itxi dou!! Pixkat??je,je!! Bueno ez guztiz alde batera itxi dou baina bueltan gatoz zuei gure bidaian berri emateko.
Gure azken berrixak Ko-phangan etik idatzi zitxugun, eta hemetik Krabi-rako bidia hartu gauen. Hau tailandia hegoaldian dauen herri bat da eta herri ez oso erakargarrixa izen ez arren badauko zati bat ikustiak asko merezi dauena, hau Railay da. Bertan 15 egun in zitxugun plaia politxak eta arrokatik zintzilik jeitsi barik, edozein eskaladorek ulertuko zauen.
Hemen dator gure arazuan azalpena:
Ibaito eta Kanuk kayak bat hartu zauien inguruetatik buelta bat emuteko, zelan ez, argazki kamaria bebai argazki batzuk atarateko. Baina ura guztiz bare zauela eta batek bestiak baino hobeto "remetan" zauela eztabaidan, kayakak bueltia emun eta uretara jun ginen. honen ondorixua, kamaria buztitxa eta jodiruta, ke putada!!!
Holan gauzak, paralizauta euki dou asuntua baina berriro be bagoiatz!!!!

lunes, 5 de octubre de 2009

Malabarak hondartzan.

KOH PHANGAN

Koh Taotik Koh Samuirako bidia hartu gauen, hau bebai irla bat da, zati bat haundixaua, baina egixa esateko azken honek ez zuzkun asko bete. Behin Koh Tao ezaututa beste honek ez dauko enkanto haundirik.
Badau beste irla bat bi honein artian, Koh Phangan. Hau oso ezaguna da irlako hondartza baten ospatzen dan ilargi betian jaixagatik. Txetxek esaten dauen moduan ''Ibiza en barato'', baina hori, txunbatua a muerte, txiringito mordua plaian eta areiakin kastilluak itxeko erabiltzen gauen kubuetan kubatak pajitiakin.







Goixen ezker aldeko argazkixa Coralen hondartzia da, aurretik azaldu douen hondartza lasai horreitxako bat. Goixen eskuman dauen argazkixa, Shark Island da, buzeo kursilloko azken egunian buzeau gauen lekua. Ez gauen tiburoirik ikusi baina manta pare bat, barrakuda banko bat eta koloretako arrain mordo batek merezi izen zauien.
Azkenengo argazkikua KIMI el de Companeros da bere motorrakin klasera fateko gertu.

KOH TAO


Tailandiako hegoekialdean kokatuta dauen irla txikina da Koh Tao, lasaixa eta enkanto haundikua. Jendia oso jatorra eta esker honekua da, tailandia danian eta bereziki irlatxo hontan.
Oso ezaguna da submarinismo munduan eta titulazinuak atarateko txiringo mordua daz. Guk be probau dou eta submarinismoko opena atara dou, 18m-tara jeisteko aukera emuten dotzuna. Esperientzi ona izan da, lehenengo kontaktua oso ona izen ez arren. Kristok ekipuakin uretan sartzen zara, pisuakin, inkomodo...eta lehenego aldiz behera jeitsi eta lehen arnasa artzerakuan itxo inbizarela emuten dau eta urtetia biozu baina segiruan ohitzen zara. Gainera kursilua euskeraz in dou, oin dala zazpi urtetatik hemen bizi dan Laudioko Zigorrekin. Ese Zigor!!!!!!
Hondartza txiki pilo bat dauz irlan eta erreza da lasaitasuna topetia masifikauta egoten dan hondartzatik kanpo. Merezi dau motorrian ezautzia, hori bai! Kaminuak ez die bape honak! Basobidiak! Galdetu Txetxei bestela, han ibili zala bere squterrakin a tope! Je, je!!

martes, 22 de septiembre de 2009

KHO-TAO runtz

Bangok-en kriston berua pasau ostien heldu jaku ordua apur bat relajetako eta baino batzuk emuteko, asi ke autobusa hartu eta hamar ordutako biajian ostian Kho-Tao ra etorri gare. Hau ia beste gauza bat da, lasaitasuna eta kriton parajia...








Egixa esan Bankok zorokeixa bat da, horrenbeste jende, horrenbeste komertzio, horrenbeste danetik... apur bat estresantia baina aldi berian erakargarrixa.
Lasaitxasuna gure izen ezkero hirixan bertan, beti jun zeike budisten templo batera...je!je!











BANGOK-en GALDUTE


Lehenengo egunak Bangok-en ia askorako emun zauen, hemen ikusten egon ginen Muai-Thai konbatian argazki batzuk. Apostak latz zoiatzen eta zaratia be inpresionantia...


jueves, 10 de septiembre de 2009

BAGOIATZ!! DANA PREST...USTE DOU!! JE,JE...


TxeTxe Maru TxeTxe!!!, gure Bas-aurd eta Puntxok txiki Tailandiarutz joietzak. Poliki-poliki gure abenturen berri eukikozue, ADI EGON!! ta botakozue barre batzuk.
Krisis-ek eta Neallta Folak hile batzutan paroia inbikou baine lasai, GERO ARTE! bat bakarrik...
Trankil egon!!