Tailandiako hegoekialdean kokatuta dauen irla txikina da Koh Tao, lasaixa eta enkanto haundikua. Jendia oso jatorra eta esker honekua da, tailandia danian eta bereziki irlatxo hontan.
Oso ezaguna da submarinismo munduan eta titulazinuak atarateko txiringo mordua daz. Guk be probau dou eta submarinismoko opena atara dou, 18m-tara jeisteko aukera emuten dotzuna. Esperientzi ona izan da, lehenengo kontaktua oso ona izen ez arren. Kristok ekipuakin uretan sartzen zara, pisuakin, inkomodo...eta lehenego aldiz behera jeitsi eta lehen arnasa artzerakuan itxo inbizarela emuten dau eta urtetia biozu baina segiruan ohitzen zara. Gainera kursilua euskeraz in dou, oin dala zazpi urtetatik hemen bizi dan Laudioko Zigorrekin. Ese Zigor!!!!!!
Hondartza txiki pilo bat dauz irlan eta erreza da lasaitasuna topetia masifikauta egoten dan hondartzatik kanpo. Merezi dau motorrian ezautzia, hori bai! Kaminuak ez die bape honak! Basobidiak! Galdetu Txetxei bestela, han ibili zala bere squterrakin a tope! Je, je!!

No hay comentarios:
Publicar un comentario