Aupa peña!!
Sentitzeou azken hilebete honetan gure berririk ez eukitxia baina arazo txiki bat euki gauen argazki kamariakin eta hori dala eta bloga pixkat alde batera itxi dou!! Pixkat??je,je!! Bueno ez guztiz alde batera itxi dou baina bueltan gatoz zuei gure bidaian berri emateko.
Gure azken berrixak Ko-phangan etik idatzi zitxugun, eta hemetik Krabi-rako bidia hartu gauen. Hau tailandia hegoaldian dauen herri bat da eta herri ez oso erakargarrixa izen ez arren badauko zati bat ikustiak asko merezi dauena, hau Railay da. Bertan 15 egun in zitxugun plaia politxak eta arrokatik zintzilik jeitsi barik, edozein eskaladorek ulertuko zauen.
Hemen dator gure arazuan azalpena:
Ibaito eta Kanuk kayak bat hartu zauien inguruetatik buelta bat emuteko, zelan ez, argazki kamaria bebai argazki batzuk atarateko. Baina ura guztiz bare zauela eta batek bestiak baino hobeto "remetan" zauela eztabaidan, kayakak bueltia emun eta uretara jun ginen. honen ondorixua, kamaria buztitxa eta jodiruta, ke putada!!!
Holan gauzak, paralizauta euki dou asuntua baina berriro be bagoiatz!!!!
martes, 24 de noviembre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario