Gainera euri garaixan sanjijuela pilo bat urteten die eta bastante nazkatuta ibili ginen hasieran, hori bai, ia hogeitamar gainetik kendu ditxuzunien ez jatzu asko ardura eta bigarren egunerako ez ginen honeina akordau be itxen. Kaltzetina frakan gainetik jarri eta han ibili ginen errekak enborren gainetik pasetan.
Tigriak ikusteko intentzinuaz jun gitzen arren oso zaila da edozein animalikin topetia, eurak guk baino gaitasun geixau baitdauke gure presentzia somatzeko baina animali haundirik ikusi ez arren ikusi zitzugun arrasto batzuk. Adibidez elefantiek botatako zuhaitzak, tigre edo pantera baten oinatzak (lo in gauen kobazulotik 50m-tara)... eta useina. Bagoiatzen oihanetik ibiltzen ia ilunduta zauen eta ekaitza zabilen eta bapatien usein fuerte bat hartu gauen, bakilletan kamioiak eukitxen dauena modukua. Gure gia gelditxu in zan, arduratuta egongo bazan moduan, aurreruntza ibiltzen segiru gauen eta derrepente bidian eskumatara begira hasi zan iluntasunian. Orduan, zoro bat moduen linternia eskaketan asi jakun, baina jo ta isteriko eta linterniaz basorutza argi itxen. Momentu hortan ez zuzkun ezebe esan eta erdi korrika kobazuloraino heldu ginen. Gero esan zauenagatik itzal beltz batzuk ikusi zitxun gure ingurutik pasetan eta ba omen daz bi pantera mota, bat gorrixa ( lurrian bizi dana) eta beste bat beltza ( zuhaitzetan bizi eta ehizatzeko lurrera jeisten dana, hau oso agresibua) eta azken hau zala pentzau jakon. Hurrengo egunian itzartu, kobatik urten eta han nun ikusi gauen oinatz markak. Trekina ez zan oso gogorra ez zaukon aldazgora haundirik eta baina 16 km ibili ostien eta lo lurrien einda gustora ebatu gauen dutxia eta ohia hurrengo egunien.

ke txapas!!!!!! Argazkirik ez dou merezi edo? ondo bizi aurpegi horreik ikusteko gogue be badauket eta.
ResponderEliminarOndo segi ta aurrera bolie!!!
Gari